Elorriok garaipena lortu zuen larunbat arratsaldean Valtecsaren aurka; hala ere, emaitzak ez du islatzen bilbotarrek egindako lana.

 

Lehen zatia parekatua izan zen, bi taldeek meritu handiko ekintzak egin baitzituzten; alabaina, bisitariek egindako zenbait erasotan Elorriok baloia lapurtzea lortu, eta ondo aprobetxatu zuen tantoa egiteko.

Markagailuan Elorrioren nagusitasuna ikusten zen; hala ere, Valtecsak ez zuen adorea galdu, baina ez zuen zortea lagun izan erasoan.

 

Bigarren zatia lehen berrogei minutuen oso antzekoa izan zen, bi taldeek arma berdinekin jokatu baitzuten. Alabaina, Elorrio izan zen puntuak lortu zituen talde bakarra, zigor-ostiko eta entsegu baten bidez.

 

Etxekoen garaipena, Valtecsak zerbait gehiago merezi zuen partida batean.

Porrota gorabehera, Euskal Ligako Bilboko taldeak irudi ona erakutsi zuen.

 

Atseden-eguna Barbariansentzat. Martxoaren 5/6ko asteburuan itzuliko da lehiara Fangon, Arrasateren aurka.

Gizonezkoen I.Euskal Liga. Betsaide Elorrio RT 25  vsValtecsa UBR “B” 3

GORA UBR!!