Garaipen garrantzitsua lortu zuen Nueva Balasteran. Bilboko taldeko kideek gogor aritu behar izan zuten defentsan zein erasoan garaipena lortzeko, eta, horrela, funtsezko puntuak eskuratzeko bigarren fase honen amaierari begira.

 

Palenciak, multzoko azken postuan dagoen taldeak, ondo zekien lehia irabazi behar zuela zilarrezko mailan jarraitzeko itxaropenari eusteko. Gaztelarrek argi eta garbi zuten, eta zelaian berdintasunari eutsi, eta partidaren zatirik handienean joko parekatua egin izan zuten Valtecsaren kontra.

 

Lehen zatian berdintasuna izan zen nagusi, baina, neurketako fase askotan, Valtecsak eraman zuen jokoaren pisurik handiena. Alabaina, Palenciak arriskua sortu zuen, batez ere bere hiru laurdenekoen lerroaren jokoari eta hegaletako abiadurari esker.

 

Atsedenaldirako errenta txikia lortu zuen Valtecsak (14-19), baina dena zabalik zegoen bigarren aldirako.

 

Aldageletatik itzultzean, taldeak norabiderik gabe aritu ziren jokoan, paseetan baloia galduz eta fase askotan zelaian ondo kokatu ezinean. Ez talde batek ez besteak ez zuen egoera hori aprobetxatu, baina, alde batetik, onuragarria izan zen bilbotarrentzat, etxekoak saiatuta ere, ez baitzuten tartea murrizten.

 

 

Denborak aurrera egiten zuen eta higadura fisikoa nabaritzen zen, Balasteran jokatzen ari zen intentsitate handiko norgehiagokan. Hala, etxekoen akats eta galeren ondorioz, eta batez ere bisitarien defentsaren lan onak bultzatuta, Valtecsa UBRk modu argian hautsi ahal izan zuen partida, amaierarako hamar minutu falta zirela.

 

Bilbotarrek hiru entsegu egin zituzten azken zatian eta, horrenbestez, arnasa hartu ahal izan zuten, aurkari borrokalari baten aurka.

 

Ohorezko B Maila Palencia R C 14 vs Valtecsa UBR 43

GORA UBR!!