Euskal ligako talde bilbotarrak amore eman zuen larunbat arratsaldean Arrasateren aurka Fango zelaian jokatutako partidan.
Etxeko taldeak irudi bikaina eman zuen talde gipuzkoarraren aurka, horrek bigarren zatira arte ezin izan baitzuen modu argian garaipena lortu.
Lehen zatia parekatua izan zen, eta Barbariansek defentsako lan bikaina egin zuen bisitarien erasoen aurrean, aurkariaren ekintzak ondo geldituz.
Aldageletatik itzuli ondoren, Kanpazar jokoaren pisu gehiago eramaten hasi zen, eta erasoa hautsi eta partida bereganatzea lortu zuen.
Etxeko taldearen lan eta irudi bikainak ez zuen markagailuan saririk izan, arauzko denboraren amaieran 31-10 emaitza ageri baitzen.
Nabarmendu behar da Valtecsa 23 jokalarirekin iritsi zela hitzordura, denboraldi osoan egiten ari den bezala, eta deitutako kide guztiek parte hartu zutela lehian.
Larunbateko hitzorduan, lehen urtekoak diren lau jokalari —Ibon Carpintero, Alexander Llabori, Ander de Carlos Olabarriaga eta Cheikh Seye— parte hartu eta nabarmendu ziren Arrasateren aurkako dueluan, eta horrek agerian jartzen du UBRk alderdi askotan egin duen lana.
Euskal Liga – Valtecsa UBR “B” 10 Kanpanzar Arrasate 31
GORA UBR!