UBRko emakumezkoen taldea Gipuzkoako hiriburura joango da larunbat honetan, bederatzigarren jardunaldiko partida Bera Beraren aurka jokatzeko.

 

Bilbotarrek Bera Bera gainditu zuten joaneko partidan, eta oraingoan garaipenaren bila aterako dira Mini Estadiora, multzoko goialdean jarraitu ahal izateko, liga amaitzeko bi partida falta direla.

 

Uni Bilbaok amore eman zuen joan den larunbatean Hernaniren aurka Bilbon jokatutako partidan, baina irudi bikaina utzita zelaian. Beraz, saiatuko da ildo on horri eusten, eta bere jokoa inposatzen. Bi taldeak askotan lehiatu dira elkarren aurka eta ondo baino hobeto ezagutzen dute elkar.

 

Ahalik eta akats gutxien egin eta etekina atera UBRren jokoaren indarguneei: horiek izango dira gakoak lehian dauden puntuak eskuratzeko.

Emakumezkoen 1. Euskal Liga – AVK Bera Bera vs Universitario Bilbao Rugby.
Donostia. 13:00etan. Larunbata 12
GORA UBR!!