Larunbat honetan, martxoak 12, UBRko beteranoen taldeak, “Unigans Bilbao”k, “Emeritus Taurus” taldea hartuko du etxean, Mallorcako El Toro R.C. klubaren beteranoen taldea.

Calviáren jokalariak Fangora iritsiko dira, UBRko beteranoen aurka Troyano txapelketa jokatzeko.

Partida arratsaldeko 17:00etan hasiko da Errekaldeko kiroldegiko errugbi-zelaian.

 

Horiekin batera, 14 urtez azpiko eta 16 urtez azpiko taldeak ere Bilbora etorriko dira, larunbat goizean, Fangon, lagunarteko partidak jokatuko baitituzte gure klubeko maila bereko taldeen aurka.

Unigans UBR -Troyano Txapelketa.
Unigans Bilbao vs Emeritus Taurus.
Bilbao. Errekaldeko Kiroldegia. 17:00etan. Larunbata 12
Sub 16.  Lagunarteko Partida.
UBR vs Toro RC.
Bilbao. Errekaldeko kiroldegia. 13:00etan. Larunbata 12
Sub 14. Lagunarteko Partida.
UBR vs Toro RC.
Bilbao. Errekaldeko kiroldegia. 15:00etan. Larunbata 12
GORA UBR!!