Mini Estadioan jokatu zen larunbatean Bera Bera eta Valtecsaren arteko euskal ligako partida, batez ere zelaiaren egoera txarrak baldintzatuta.
Norgehiagokaren hasieran etxeko taldea indartsu atera eta jaun eta jabe izan zen. Ondorioz, partidako lehen puntuak eskuratu zituen, baina AVK-k partidan lortu zituen bakarrak izan ziren.
Valtecsak berehala erreakzionatu zuen, eta lehen aldiaren erditik aurrera jokoa menderatzen hasi zen, pilota gehiago edukiz, hainbat ekintzatan menderatuz. Apurka-apurka puntuak eskuratu zituen, partida irabaztea lortu arte, markagailuan 3-45 emaitza argia zegoela.
Azpimarratzekoa da, txapelketaren garai hauetan, euskal ligako taldeak, denboraldi osoan egin duen bezala, deialdi osoa aurkeztu zuela 23 jokalarirekin, eta guztiek parte hartu zutela euskal derbian.