Valtecsa UBR “B”k amore eman zuen Iparraldeko taldearen aurka larunbat arratsaldean. Bilboko euskal ligako taldeak borroka egin zuen, baina Sarako Izarrak  etekina atera zien etxekoek lehia irabazi nahian egindako akatsei.

 

Partida hasieran, bisitariek lehen marka lortu zuten, baina Valtecsak berehala erantzun, eta markagailua berdindu zuen.

 

Lehen zatia parekatua izan zitekeela zirudien arren, bisitariak izan ziren nagusi bilbotarren aurrean. Horiek, saiatzen ziren arren, ezin izan zioten etekina atera beren bertuteei, eta 7-24 emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira.

 

Aldageletatik itzuli ondoren, Valtecsak irudia aldatu zuen, joko zuzenagoa eginez, fase estatikoetan indartuz eta baloiaren jabe eginez. Ondorioz, tartea murriztu, eta bost puntura jarri zen, 19-24.

 

Azken hamar minutuetan, Barbarians izan zen jaun eta jabe, baina baloiaren irteeran egindako akats bati esker, bisitariek entsegua lortu zuten, eta hori erabakigarria izan zen partidaren bilakaerarako.

 

Valtecsa saiatu zen, eta azken txanpan marka berria lortu ere bai, baina aldea gaindiezina zen ordurako, eta Sarako Izarrak lortu zuen garaipena, etxeko taldeak zerbait gehiago merezi izan zuen partidan.

Gizonezkoen I. Euskal Liga.  Valtecsa UBR “B” 24 🆚 Sarako Izarra RT 34

GORA UBR!!