Euskal Ligako Valtecsa taldea lehiaketara itzuliko da bi asteko kirol-geldialdiaren ondoren.

 

Irun izango da Barbariansen helmuga larunbat honetan, apirilak 2, eta hor neurtuko ditu indarrak multzoko azken postuan den Zaisa Txingudiko taldearen aurka.

 

Valtecsa “B”k Sarako Izarraren aurka galdu zuen azken partidan, baina zelaian irudi ona utzita. Hortaz, garaipena lortzen saiatuko da, joaneko partida irabazi zuen aurkari honen aurka.

 

Bi jardunaldi besterik ez dira falta liga amaitzeko, eta Valtecsak urrats bat egin nahi du aurrera azken sailkapenean.

 

Gizonezkoen I. Euskal Liga – Zaisa Txingudi R.C. vs Valtecsa UBR “B”
Playaundi / Irún. 16:30etan

 GORA UBR!!