UBR gertu egon arren, ezinezkoa izan zen. Garaipena lortu zuten arabarren aurka, baina laurogei minuturen buruan zegoen egoera zela-eta ezin izan zuten txapelketa eskuratu.

 

Partida ona izan zen, bilbotarren denboraldi osoa bezala. Kasu askotan zoritxarraren aurka aritu behar izan dute lesioak zirela-eta. Jokatutako azken norgehiagoketan, partidak irabazi dituzte eta horrek aukera eman die azken partiduan txapelketa irabazteko moduan egoteko.

                     

Tentsio eta urduritasun handiko duelua. Etxekoek lan bikaina egin zuten defentsan, bisitarien erasoak geldiaraziz, eta, gainera, erasoan zituzten aukerak aprobetxatuz. Horri esker, lehen zatian bi entsegu egin zituzten, eta horrela tartea atera zuten, bigarren aldian egitandia burutu nahian.

 

Kolpe-trukeak izan ziren aldageletatik bueltan. Bizkaitarrek eraman zuten jokoaren pisua, bigarren zatiaren erdialdean beste entsegu bat lortu zuten, garaipen oso bat lortzeko aukera zabalduz horrela.

 

Baina higadura nabaritzen hasi zen, eta arabarrek egoera hori aprobetxatu zuten. Azken hamar minutuetan bi marka lortu eta 19-12 emaitza azaldu zen markagailuan. Horri esker, puntu bat lortu zuten lehian, eta, ondorioz, Fangoko zelaiko partida galdu arren, txapelketa irabazi zuten.

Emakumezkoen 1. Euskal Liga – Universitario Bilbao Rugby 19 vs Vithas Gaztedi RT 12

GORA UBR!!

(Argazkiak: Alfredo Montaña)