Euskal Ligako gizonezkoen talde seniorrak larunbat honetan amaituko du kirol-denboraldia Fangon Durango RT taldearen aurka. Lehen itzulian kluba garaitu zuen, urtarrilean jokatutako partida bizi batean.

Etxekoen garaipen batek aukera emango lieke 2021-22 kanpaina seigarren postuan amaitzeko, bilbotarren eta durangarren artean hiru puntuko tartea besterik ez baitago.

Elkar ondo ezagutzen duten bi aurkariren arteko partida irekia izango da; beraz, aukerei etekina ateratzen eta neurketako denborak kudeatzen hobeto asmatzen duen taldeak aukera gehiago izango du jokoan dauden puntuak eskuratzeko eta, horrela, denboraldia garaipenarekin amaitzeko.

Gizonezkoen I. Euskal Liga – Valtecsa UBR “B” vs Durango RT 
Errekaldeko Kiroldegia. Bilbao. 15:30etan

GORA UBR!!