Helburua beteta. Valtecsa UBR-k 21-22ko denboraldia garaipenarekin amaitu du bizkaitar derbian. Garaipen horri esker, liga sailkapenaren erdialdean amaituko du jardunaldi baten faltan, eta, garrantzitsuena, multzoko gune arriskutsuari izkin egitea lortu du. Ondorioz, beste ikasturte bat emango du estatuko errugbiko zilarrezko mailan, 22-23 denboraldian, beraz, Valtecsa UBR izango da Ohorezko B Mailako taldea.

Hasiera batean bilbotarrentzat espero zena baino partida erosoagoa izan zen, izan ere, berrogei segundora norgehiagokako lehen marka batu zuten eta aurkariari gauzak ez zizkiotela erraz jarriko ohartarazi zioten, derbia eskuratu nahi bazuten.

 

Etxeko taldeak jokoa menderatu zuen, bai indartsu jartzen defentsan, kanpokoen oldarraldiak geldituz, bai erasoan, atsedenaldirako hamar minuturen faltan 19 eta 0ko emaitzarekin jarri zituzten entsegu gehiago gehituz.

Uribealdeak, berriz, bere laukitxoa irekitzea lortu zuen, zigorrezko ostiko baten ondoren, eta, horri esker, arnasa hartu eta azken minutuei beste aurpegi batekin aurre egin ahal izan zien, atsedenaldian 19 eta 10 jartzen zuen entsegu bat sartuz, eta bigarren zatiak beste aurpegi bat izan zezakeela irudituz, gerora ikusi zen bezala, ez zela horrela izan.

Partidaren atsedenaldian, harmailak betetzen zituzten hainbat ikusleen aurrean, UBRko gazteenek, 8 urte azpikoek, euren arteko partiDa jokatu zuten, guztien txalo artean.

Aldageletako itzulerak Valtecsa konbentzitua ekarri zuen, derbiaren jabe egiteko eta bisitarien  hurbilketarik ez permititzeko.

Horren erakusle izan zen taldearen ekintza, etxekoen esku-jokoan baloiaren mugimendu zehatz batekin, maisutasun handiz amaitua, entsegu berri bat gehituz eta bide batez partida apurtzen hasia zelarik.

Minutu batzuetako nagusitasuna izan zuen Uni Bilbaok Uribealdearen aurka, etxekoen erasoei eutsi ezinik, bigarren zatiaren erdia baino lehen partida argi eta garbi hautsi baitzuten, markagailuak 43 eta 10 arteko emaitza ematen baitzuen.

Mugimenduak Uni Bilbaoren taldean, aulkiko jokalari guztiei bide emanez, eta, ondorioz, neurketa honetan deitutako 23 jokalariek derbia jokatzea bideratuz.

Uribek, bilbotarrek argi eta garbi gainditu arren, beste aurpegi batekin irten nahi zuten Fangotik, eta eguzkiloreko taldekideak etxekoen markaren bila zebiltzan, azken txanpan bi entsegu lortuz, eta horrek markagailua 43 eta 20 bitarteko emaitzarekin utziz.

Ikastaroaren azken partida Valtecsarentzat, enbido handi bat eginez eta bere parrokiari, beste behin ere Errekaldeko zelaia betetzen zuenari, kalitatez beteriko norgehiagoka bikaina eskainiz.

Zalantzarik gabe, Valtecsa UBR-k ezin izan du kanpaina hobeto itxi. Orain hasiko da hurrengo denboraldia prestatzen, hori ere Universitario Bilbao Rugbyk modurik oneneran aurrera eramango duen borroka izanik.

Denboraldiari agur esateko eguna izateaz gain, Patricio Corodobak eta Esteban Ibar-rek, Fangoko aldagelan arrastoa utzi duten bi jokalarik, amaitutzat eman dute Ohorezko B ligan izan duten partaidetza.

Zelai barruan zein zelaietatik at, euren  izaera eta erakutsitako jokuagatik oso jokalari estimatuak. Beteranoekin edo Euskal Ligan berriz ikusteko aukera hor dago, euren erabakiaren zain.

Bitartean, UBR osoaren besarkada eta errespetua euretzat.

Valtecsa UBR 43 vs Uribealdea RKE 20 – Ohorezko B Maila – A taldea/2. fasea

 Gora UBR!!!