Datorren larunbatean, hilak 11, III Mater Series txapelketa jokatuko da Gasteizen.
Gero eta indar eta entzute gehiago hartzen ari den txapelketa honetan Estatuko 8 taldek hartuko dute parte, horietako bat gure LAMIAK UBR delarik.
Goizeko 11etan hasiko dira partidak eta 16:45era arte luzatuko dira.
Bilbotarrek Sevillako Malas Madres, Cadizko Puerto de Santa María eta Valladolideko WorderVRACen kontra jokatuko dute lehendabiziko kanporaketa. Gero gerokoak…
Gamarrako rugby zelaia emakume errugbilarien jaia bihurtuko da, jokua eta giro ederra ziurtatuta  dagoelarik. EGURRE LAMIAK UBR
GORA UBR!!