Bilbao Hiria Txapelketa badator berriro. Universitario Bilbao Rugby taldeak antolatzen duen jardunaldia datorren maiatzaren 27an ospatuko da. Aurtengo ekitadian, jokalari eta staff teknikoak bateratuta, 975 lagunek hartuko dute parte, guztira 16 klub eta 54 talde batuko dira. Honelako parte-hartze bikaina ikusita, argi dago baloi obalatuadun kirola izango dela nagusi Bilbon. Parte hartuko duen jende guztiak egundoko txapelketaz gozatu ahal izango du, Estatutik ez ezik Frantziatik ere badatoz taldeak eta.

Euskal Herritik, Estatuko puntu desberdinetik eta Frantziatik datozen taldeak, Sub8 eta Sub14 arteko mailetan parte hartuko dute.

Arratsaldean, baita ere, 16 urte azpiko mailako talde batzuek txapelketa bat lehiatuko dute.

Parte hartuko duten taldeen harrera 9:00etatik aurrera egingo da eta partiduen hasiera 10.15etan izango da. Beste aldetik, 16 urte azpiko txapelketa 17:30etan hasiko da.

VIII. Bilbao Hiria Txapelketa Errekaldeko kiroldegian ospatuko da, errugbi jardunaldi zoragarri honen ardatz bihurtuz.

Sarrera doakoa izango da.