Pasa den asteburuan kirol eta gizartegintza arloko ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izan genuen.
Gure senior taldeek, gizonezkoak zein emakumezkoak, maila bikainean jokatu zuten eta bertaratuek joko onarekin, garaipen banarekin eta emaitza bikainekin gozatzeko aukera izan zuten. Era berean gure M18 eta bi M16 talde federatuek, jardunaldia larunbatean eta igandean izan zen, lan ona egin zuten. Bi garaipenek eta porrot batek (azken honek jokoa hobetzen) gure jokalarien etengabeko hobekuntza-prozesua ikusteko balio dute. Txapelketa lehiakorretan errugbi asteburu ona.
Hala ere, asteburuko irabazleak Unibilbaok Errugbi Eskolaren eta gizarteratzearen alde egindako apustua izan ziren.

Balioen Harrobia programaren eta BBK Fundazioaren eskutik, jokalari hasiberrientzako eta Bilboko ikastetxeentzako ate irekien jardunaldia antolatu zen. Goizean zehar 6 eta 14 urte bitarteko haurrek errugbiaren hastapen jokoez gozatzeko aukera izan zuten eta jardunaldiari amaiera emateko hirugarren denbora bikaina izan zuten.

Horrez gain Unibilbaok BERDINRugbyren jardunaldia hartu zuen Bilbon. Akitania/Euskadi/Nafarroa euroeskualdeak kofinantzatutako mugaz gaindiko proiektua da eta gure klubak, Agintzari SCISrekin, Aviron Bayonnais, La Única eta Ordiziarekin batera parte hartzen du honako helburu honekin: egoera normalizatuan eta desabantaila sozialean dauden euroeskualdeko gazteekin balioetan lan inklusiboa indartzea. 50 gazte inguruk errugbi entrenamendu partekatua egin zuten eta ondoren arratsaldeko partidez gozatu ahal izan zuten.

Gutxi balitz Gijón Rugby Clubeko talde inklusiboak bisita egin zigun. Asturiastik kanpo jokatzen zuten Gijón Rugby inklusiboaren lehen partida izan zen, gertakari historikoa. Errugbi jardunaldi inklusiboa bikaina izan zen parte hartzaile guztientzat eta hirugarren denbora on batekin amaitu zen, ezin bestekoa den bezala.
Beste jardunaldi haundi bat gizarteratzearen alde.

 

Gora Unibilbao!!