Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziarekin batera, Bilboko kirol klubekin egin ohi den urteroko topaketaren VI. Edizioan abenduaren 19ko arratsaldean  Kasillako pabiloian. Topaketan, ehundik gora entitateren ordezkariek eta kirolariek hartu dute parte.

Topaketaren helburua da azpimarratzea zein garrantzitsua den Udalaren, kluben eta kirolarien arteko lankidetza kirola bultzatzeko eta horren bidez herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Hitzorduak hainbat kategoria eta modalitatetako bostehun kirolari bildu ditu zalantzarik gabe bizi-ohitura osasungarriak zabaltzeko aukera ona den ekitaldi horretan.

Hala adierazi du Juan Mari Aburto alkateak, “harro kirolaren inguruan jende asko biltzeko gai den topaketa honen garrantziaz. Parte-hartzeak erakusten du nolako maila dugun Bilbon. Gainera, horri esfortzuaren, konpromisoaren, laguntasunaren eta ohitura osasungarrien mezua gehitzen badiogu, hau da, kirolak gordetzen eta askatzen duen guztia, azkenean hitzordu hau urtero-urtero ospatzeko modukoa da domina guztiekin”.

Jardunaldiaren alderdi nabarmenetako bat UniBilbaoren ordezkaritza zabala izan zen, gogo biziz eta inplikazioz hartu baitzuen parte. Klubeko senior maila guztiak ordezkatuta egon ziren: Jokalariak, zuzendariak, gure kirol-zuzendaria eta hainbat entrenatzaileak. UniBilbaoren  presentziak klubak kirol garapenarekin eta gure kirolaren sustapenarekin duen konpromiso irmoa erakusten du.