Goizeko 10:00etan hasi zen txapelketa eta Euskal Herri osoko eta Estatu osoko taldeak bildu zituen. Bilboko Udaleko ordezkarien bisita ere jaso zuen, Juan Maria Aburto alkatea buru zela. Iñaki Rica Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea beratu zen baita ere.

Universitario Bilbao Rugby taldeak Euskal Herriko eta Estatuko 70 errugbi talde baino gehiago bildu zituen atzo “IX. Bilbao Hiria Torneoan”. Edizio honetan, 8 urtez azpikoen, 10 urtez azpikoen, 12 urtez azpikoen eta 14 urtez azpikoen kategorietako 1200 gazte inguru bildu ziren Errekaldeko udal kiroldegiko errugbi zelaian. Bizkaiko Errugbiko Klub dekanoak antolatutako jardunaldia goizeko 10:00etan hasi eta 18:00etan amaitu zen, musika eta zozketekin.

Urtez urte hazten ari den txapelketa honetan, Iñaki Rica Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea eta Juan Maria Aburto alkatea, Itxaso Erroteta, Jon Bilbao, Aña Viñals, Xabier Martínez zinegotziak eta Marcos Muro Bilbao Kirolak-eko zuzendari nagusia bisitan etorri ziren.

Atzoko jardunaldi berean bi partida oso garrantzitsu jokatu ziren. Gure 16 urtez azpikoek Durango RTren aurkako partida jokatu zuten eta gure taldea mailako finalerako sailkatu zen. 16 urtez azpikoek finala jokatuko dute Getxo RT taldearen aurka. Era berean, 1. Euskal Liga jokatzen duen gizonezkoen senior taldeak Getxo RT taldearen aurkako partida irabazi zuen eta finalerako sailkatu zen. Lehiaketa honetan, gure gizonezko seniorrak Elorrio RT taldearen aurka jokatuko du.

Gure 16 urtez azpikoari eta 1. Euskal Liga senior mutileez gain gure emakumezkoen senior taldeak ere bere lehiaketako finala jokatuko du Gaztedi RT taldearen aurka. Unibilbaon zorionekoak gara. Euskal ligetako lau lehiaketetatik hirutan finalista bat izango dugu. Oso zaila da hori lortzea, itxaropentsu eta pozik gaude. Finalak guztiak datorren larunbatean, maiatzak 25ean, jokatuko dira Ordiziako Altamira Estadioan.

Gora gure neska mutilak!

Gora Unibilbao!