Astebetean hasten dira euskal ligak, bi astetan Ohorezko B Maila eta hiru astetan eskola kiroleko ligak.
Beraz, denboraldiaurreko partidekin jarraituko dugu asteburu honetan.
Irailaren 28an, larunbatean, Errekaldeko Kiroldegian, 16 urtez azpikoen arteko partida-entrenamendua izango da 12:30etan.
Arratsaldean, 16:00etan, gizonezko seniorrak lagunarteko bi partida jokatuko ditu Getxoren aurka, 1. euskal ligakoa eta 2. euskal ligakoa.
Horrez gain Gizonezko Seniorren beste talde bat Ordiziara joango da Altamirako zelaira, bi lagunarteko jokatzera; bat 15:00etan 23 urtez azpiko Ordiziaren aurka eta bestea 16:15ean Gipuzkoa Sortzen-en aurka (Zarauzko eta Beraberako batasuna).