
UBRko emakumezkoen taldea Gipuzkoako hiriburura joango da larunbat honetan, bederatzigarren jardunaldiko partida Bera Beraren aurka jokatzeko. Bilbotarrek Bera Bera gainditu zuten joaneko partidan, eta oraingoan garaipenaren bila aterako dira Mini Estadiora, multzoko goialdean jarraitu ahal izateko, liga amaitzeko bi partida falta direla. Uni Bilbaok amore eman zuen joan den larunbatean Hernaniren aurka Bilbon…