Larunbata 5 M8: Topaketa / 10:00etan Errekaldeko kiroldegia. Bilbao. Sub 10/Sub 12 Urdiñak. 10:30etan. Getxo – Fadura. Sub 14. Urdñak / 09.15etan. Getxo – Fadura. Sub 12/Sub 10 Gorriak. 10:45etan. Durango – Arripausueta. Sub 14 Gorriak. 11:45etan. Durango – Arripausueta. UBR/Lauro/7Jausi vs Kakarraldo. Sub 12/Sub 10. 11:30etan. Errekaldeko kiroldegia. Bilbao. Sub 14. 12:30etan. Errekaldeko kiroldegia….
Emakumezkoak
Universitario Bilbao Rugbyk garrantzi handiko norgehiagoka jokatuko du larunbat honetan, multzoko bigarren sailkatua den Cominter Tisu Hernani hartuko baitu etxean 16:00etan. Talde gogorra da Hernani, liga honetan erakutsi duen bezala, zelaian ideiak argi dituena eta bere indarguneei etekina ateratzen ondo dakiena. Ligako azken partidak irabazi ondoren iritsiko dira hitzordura Carlonen neskak, bilbotarrek egindako lan…
Larunbata 12 Sub 8 – Topaketa. 10:30etan Gernika – Urbieta UBR ” A”. Sub 10 / Sub 12 /Sub 14 vs Durango RT. Sub 10/ Sub 12. 10:00etan – Sub 14 . 11:15etan Bilbao. Errekaldeko Kiroldegia UBR/Lauro/7jausi vs Getxo “A” Sub 14. 9:00etan – Sub 10 / Sub 12. 10:30etan Fadura – Getxo Sub 16…
Lehiatu gabe emandako denborak ez zuen ordainik izan bilbotarrentzat, garaipena lortu baitzuten larunbat goizean jokatutako neurketan. Universitario Bilbao Rugby hainbat bajarekin iritsi zen Arrasateren aurkako partidara, baina, hala ere, Errekaldeko taldearen jokoaren maila eta intentsitatea ez ziren moteldu. Bisitariak zelaian nagusitu ziren, UBR-k bere jokoa egin, eta jokoaren fase guztietan menderatu baitzuen. …
Datorren larunbatean, urtarrilaren 8an, UBR eta Gaztedi RT taldeek Bilbon jokatu beharko zuten Emakumezkoen 1. Euskal Ligako 6. jardunaldiko partida bertan behera geratuko da Covid 19aren kasu positibo batzuk azaldu baitira. Partida jokatzeko eguna erabakitzen denean, horren berri emango dugu.
UBR-ko emakumezkoen taldea txapelketara itzuliko da azken partida jokatu eta ia hilabetera; orduko hartan, argi eta garbi irabazi zion La Única talde nafarrari. Bilbotarrek beren multzoko bigarren fasea irekiko dute txapelketako liderraren aurka: Arabako Vithas Gaztediren aurka. Urrian liga hasteko bizkaitarren aurka Gamarran jokatu zuten norgehiagokan, 37-25 irabazi zieten bizkaitarrei. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean,…
Universitario Bilbao Rugbyk Nafarroan La Únicaren aurka lortutako garaipenarekin bukatuko du 2021. urtea. Bilboko taldeak ondo merezitako garaipena lortu zuen, eta, horri esker, aukera izango du ligako buru den taldean sartu eta bigarren itzulirako dena irekita uzteko. Defentsako lan bikainari eta erasoan izandako trebetasunari esker, bizkaitarrak partidan nagusitzen joan ziren. Etxekoak, markagailuan atzetik joan arren,…
Universitario Bilbao Rugby Nafarroara joango da igande honetan La Única RT-ren aurka jokatzeko. Nafarrek eta bilbotarrek partida honekin emango diote amaiera 2021. urteari igande honetan. Puntu bateko aldea dago bien artean, eta, ondorioz, nafarrak postu bat gorago sailkatuta daude, baina partida bat gutxiago jokatuta. Bi taldeak lehiara itzuliko dira, bi asteko geldialdiaren ondoren. Bilbotarrak lanean…
Universitario Bilbao Rugby taldearen garaipena Bera Beraren aurka. Etxeko jokalariak jokoan nagusitu ziren partidan, eta, gainera, aurkaria estutu, eta puntuak eskuratzea lortu zuten. Lehen zatian, berdintasuna izan zen nagusi partidan, baina etxekoek norgehiagokaren jabe egitea lortu zuten, batetik, aurrelariaren lanari esker, eta, bestetik, esku-jokoan egindako lan onari esker, behin baino gehiagotan hurbildu baitziren aurkariaren marka-lerrora….
Universitario Bilbao Rugby taldea zelaian lehiatuko da berriro ere, Ligan izandako etenaldiaren ondoren, eta oraingo jardunaldian BeraBera izango du aurkari. Etxekoak baino eskarmentu handixeagoarekin iritsiko da BeraBera Errekaldeko zelaira, joan deneko jardunaldian jokatu ez bazuten ere, donostiarrak EURO CHALLENGE EMAKUMEZKOEN LIGA txapelketan jokatzen ari direlako, La Única RTarekin batera; hala, etxekoak baino minutu gehiago jokatuta…