Ekainaren 22an, 10 eta 12 azpiko kategorien partaideak, Zorrotzako kiroldegira joango dira izaera dibulgatzaile eta sozialeko jai giroan murgilduta egongo den jardunaldi batean parte-hartzeko. Gure klubak, konpromisu sozial eta integratzailea du, hori dela eta, Zorrotzako 2017-22 heziketa proiektu sozialaren barnean proposatu diren ekimenetara gehitu gara, horiek, Basurto-Zorrotza 8. barrutian aurrera eramanez. Proiektu honetan, CEIP Zazpilandia…
Eskola
Universitario Bilbao Rugbyk antolaturiko Campus tradizionala, ekainean eta uztailean. Begirale guztiak Klubeko langileak dira. Aurten, gainera, 3 begirale hegoafrikar izango ditugu gurekin, lehenengo astean; errugbi-prestakuntza eskaintzeaz gain, ikasleei ingelesez egingo diete saioetan, beraz, kirol- eta hezkuntza-prestakuntza eskainiko dugu. Datak: 1-ASTEA: ekainak 21 – ekainak 28, biak barne. 2-ASTEA: uztailak 1 – uztailak 5, biak barne….
Sub14 taldeak hirugarren postua lortu du Euskadiko Txapelketan. Hernanitarrek irabazi dute txapelketa. Denboraldi itzela egin dute gure gazteek. Zorionak!!??
Bizkaiko txapelketan Elorrio-Gernika konbinatuaren aurrean UBR M 14ren gazteen garaipena. Bigarren zatiaren erdira arte kontrakoa partidaren jabea izan den arren, bilbotarrek gogotik eta indarrez beraien aldeko emaitza 38-31 lortu egin dute. Faduran ikusitako goi mailako partidak bizkaiko harrobia bizirik dagoela adierazten du.
Errugbi M-16 mailako Lauko Finala gaur, maiatzaren 4an, jokatu da Hernanin; bertan liga erregularreko lehenengo lau sailkatuek hartu dute parte, Hernani RTk, Universitario Bilbao Rugbyk, Ordiziak eta Zarautzek. Lehenengo partida etxeko taldeak, Hernanik, Zarautzen aurka jokatu du. Partida erraza izan da etxekoentzat, hasieratik nagusi izan dira eta hartutako aldeari arerioak ezin izan dio aurre egin…