Sub 16 – Euskal Liga Universitario Bilbao Rugby 29 vs Vithas Gaztedi RT 34 Euskal Liga – Sub 18 Hern-AtSs 55 vs Valtecsa UBR “Sub18” 5 Emakumezkoen Euskal Liga Universitario Bilbao Rugby vs Cominter Tisu Hernani. Bertan behera Gizonezkoen I.Euskal Liga Valtecsa UBR “B” 71 vs Atlético San Sebastián 0 Ohorezko B Maila Eibar…
Euskal Liga
Euskal Ligako 1. mailako hamabigarren jardunaldian, Valtecsa UBR “B” taldeak Donostiako Atlético San Sebastián hartuko du etxean. Valtecsa bi partida jarraian galdu ondoren helduko da larunbateko hitzordura; beraz, bizkaitarrek garaipenaren bila joango dira, bolada txarra eten ahal izateko, joaneko partidan garaitu zuten aurkari honen aurka. Partida parekatua izango da Fangokoa, elkar ondo ezagutzen duten eta…
Universitario Bilbao Rugbyk garrantzi handiko norgehiagoka jokatuko du larunbat honetan, multzoko bigarren sailkatua den Cominter Tisu Hernani hartuko baitu etxean 16:00etan. Talde gogorra da Hernani, liga honetan erakutsi duen bezala, zelaian ideiak argi dituena eta bere indarguneei etekina ateratzen ondo dakiena. Ligako azken partidak irabazi ondoren iritsiko dira hitzordura Carlonen neskak, bilbotarrek egindako lan…
Euskal Ligako talde seniorrek bezala, 18 urtez azpikoen eta 16 urtez azpikoen taldeek ere ligako partidak izango dituzte larunbat honetan, etxean eta kanpoan. 18 urtez azpikoa izango da jauzi egiten lehena, Zuazolakoek Hernani-AtSs taldearen aurka neurtuko baitituzte indarrak, 12:00etan, Irungo Plaiaundi zelaian, Hernaniko jokalekua oraindik prest ez dagoelako. Partida zaila izango da bizkaitarrentzat; izan ere,…
Larunbata 12 Sub 8 – Topaketa. 10:30etan Gernika – Urbieta UBR ” A”. Sub 10 / Sub 12 /Sub 14 vs Durango RT. Sub 10/ Sub 12. 10:00etan – Sub 14 . 11:15etan Bilbao. Errekaldeko Kiroldegia UBR/Lauro/7jausi vs Getxo “A” Sub 14. 9:00etan – Sub 10 / Sub 12. 10:30etan Fadura – Getxo Sub 16…
Domiberia Riojaren aurkako partidakoa ez zen Valtecsa UBR “B”ren egunik onena izan. Belardian nagusi izan ez bazen ere, arerioak ondo asmatu zuen aukerak eta oinarekin egindako jokaldiak aprobetxatzen, lehia bereganatzeko aukera eman zioten ekintzetan, eta, beraz, Valtecsa partida galdu zuen. Lehiaren hasieran, bi taldeak elkarren aurka haztamuka aritu ziren, defentsa-egituran hutsuneak bilatuz aurkaria gainditu…
Lehiatu gabe emandako denborak ez zuen ordainik izan bilbotarrentzat, garaipena lortu baitzuten larunbat goizean jokatutako neurketan. Universitario Bilbao Rugby hainbat bajarekin iritsi zen Arrasateren aurkako partidara, baina, hala ere, Errekaldeko taldearen jokoaren maila eta intentsitatea ez ziren moteldu. Bisitariak zelaian nagusitu ziren, UBR-k bere jokoa egin, eta jokoaren fase guztietan menderatu baitzuen. …
Larunbateko jardunaldia 18 urtez azpikoek Ordiziaren aurka Fangon jokatutako partidarekin hasi zen. Norgehiagokan, bi taldeek dena eman zuten zelaian. Nabarmentzekoa da etxekoen defentsako lan ona, bigarren zatian gizon bat gutxiagorekin jokatu baitzuten, lehen zatiaren amaieran txartel gorria jaso ondoren. Bigarren zatian ere txartel hori bat jaso zuten, eta, beraz, jokalari bat gutxiagorekin aritu ziren zelaian…
16 urtez azpiko taldeko jokalariak Lasarte-Oriara joango dira larunbat honetan Cristalería Viatek Hernaniren aurka jokatzeko zazpigarren jardunaldiko partidan. Bilbotarrek jokoan dauden puntuak eskuratu nahi dituzte gipuzkoarren aurka, urrian biek Bilbon jokatu zuten norgehiagokan bezala. Euskal Liga – Sub 16: Cristaleria Viatek Hernani vs Universitario Bilbao Rugby Lasarte/Oria. 16:30etan. Bestalde, 18 urtez azpikoen taldeak Ordizia…
Valtecsa UBR “B” Logroñora joango da asteburu honetan 11. jardunaldiko partida jokatzera. Paretsu dauden bi taldeen arteko norgehiagoka izango da. Urrian Bilbon jokatutako partidan, paretsu jokatu zuten, eta, azkenean, errioxarrek irabazi zuten gutxienekoagatik. Puntu-berdintasuna dago taulan, baina etxeko taldea bi postu gorago dago sailkapenean. Beraz, bisitariek garaipena lortuz gero, postu batzuk igo ahal izango lituzkete,…