Taldeko pertsona guztien garapen osoa indartzeko filosofiaren barruan, aipagarria da, beste guztien gainetik UBRko  talde inklusiboa.

UBRk, aniztasun funtzionalaren eta gizarteratzearen esparruan lan egiten duten hainbat elkarterekin lankidetzan ari da, hala nola Apnabi eta Gorabide elkarteekin besteak beste.

Lan honi esker eta,  Euskalerriko beste 3 errugbi taldekin batera Errugbi Inklusiboko Euskal Liga sortu dugu.

Hauexek dira UBRn helburuak talde inklusiboari dagokionean:

  1. Klubak aniztasun funtzional intelektualaren arloan duen konpromisoa eta gizarte-presentzia areagotzea
  2. Errugbia inklusiorako jolas- eta kirol-alternatiba gisa ezagutaraztea
  3. Aniztasun funtzionala duten pertsonek gure taldean  integratzeko, harremanak izateko, eta lan egiteko giro egokia sortzea.
  4. Jokalariei hazkunde pertsonalerako lankidetza-espazio bat eskaintzea
  5. Anztasun funtzionala duten eta  ez duten pertsonentzako jolas- eta kirol-espazio bat erakargarria sortzea.
  6. UBRn zeharkako lan-esparru  bat sortzea

2022/2023 DENBORALDIKO INSKRIPZIO-KUOTA

Inclusibo

Kuota 300,00€

1- 2021/22 denboraldiko izen-emate inprimakia

Inprimaki hau betetzea ezinbestekoa da adingabeak entrenamenduetara sartzeko.

2- 2021/22 kuotaren ordainketa

UBRn lehen aldia baduzu, hilabetez proba dezakezu kuota ordaindu aurretik. Baina kuota ordaintzea ezinbestekoa da federazioaren lizentzia lortzeko eta bere kirol-aseguruak babestuta egoteko.

Lehen aldia ez baduzu, denboraldi honetan izena ematearekin batera ordaindu behar duzu kuota.

Ordainketa banku-sarrera edo -transferentzia bidez egingo da, kuota osoa, La Caixa bankuaren ES05 2100 0732 2102 0108 0330 kontu-zenbakian, jokalariaren izena eta kategoria adierazita.

Eragiketaren ordainagiria edo frogagiria bidali beharko da posta elektronikoz: unibilbaorugbyeskola@gmail.com

UBR akordio batera iritsi da Nafarroako Rural Kutxarekin, izen-ematearen ordainketa hileko kuotetan zatitu ahal izateko. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan José Luis Cañada klubeko kudeatzailearekin, unibilbaorugbyeskola@gmail.com helbidera idatziz edo 670 525 787 zenbakira deituz, eta eman honako agiri hauek:

  • NANaren fotokopia.
  • Banku-libretaren kontu-zenbakia duen orriaren fotokopia edo bankuak edo kutxak emandako dokumentua, eskatzailearen titulartasuna egiaztatzen duena.
  • • Inprimakia beteta. (Dokumentu hau klubeko gerentziak emango dizue).

Nafarroako Rural Kutxaren kontsulta-telefono bat ere baduzue: 94 424 03 38.

Bi jokalari edo gehiago inskribatzen dituzten familiek (bizikidetza-unitateek) beherapen hauek izango dituzte:

  1. Kategoria handieneko fitxaren % 100 ordainduko da, bigarren fitxagatik % 60 ordainduko da, hirugarren fitxagatik % 20 eta laugarren eta hurrengoengatik ez da ezer ordaindu beharko.
  2. Bigarren fitxaren formularioa betetzean, dagokionaren % 60 ordainduko da.
  3. Hirugarren fitxako formularioa betetzean, dagokionaren % 20 ordainduko da.
  4. Laugarren fitxaren edo ondorengoen formularioa betetzean, ez da ezer ordainduko.
  5. Lehenengo fitxa eta gainerako fitxei dagokiona barne hartzen dituen abonu bakarra eginez gero, adierazi, mesedez, iruzkinak atalean.
  6. Bizikidetza-unitateko 23 urtetik gorako kideak (2000. urtea baino lehen jaioak) ez dira kontuan hartzen lehen fitxa edo hurrengo fitxa gisa, ondorio horietarako.

Universitario Bilbao Rugby – Bilboko Rugby Eskolan errugbian jokatu nahi duen inork ez dio utziko jokatzeari arrazoi ekonomikoengatik.

Salbuespen gisa, kuota osoa edo zati bat ezin ordain dezaketen jokalarien kasuan, klubak formularen bat bilatuko du ordainketa geroratzeko edo horren ordez klubarekin kolaboratzeko.

Kasu horietan, klubeko arduradunei jakinarazi beharko diete, ubr@universitariobilbao.com helbidearen bidez.
Eskaera guztiak modu konfidentzialean eta pertsonalizatuan tratatuko dira.