Errugbi inklusiboko lau taldeetako (UBR, Gaztedi RT, Hernani C.R.E eta Getxo RT taldeetako) kideek osatutako Euskadiko taldeak “Errugbi Inklusiboko Estatuko Planaren” jardunaldian parte hartu zuen larunbatean. Plan horren helburua da modalitate inklusiboa Espainian ahalik eta gehien garatzea, instituzio eta entitate espezializatuekin, federazio autonomikoekin eta klubekin lankidetzan.

“Planak” praktika bermatu, eta modua eman nahi du segurtasunerako baldintzarik onenetan eta jokalarien   erabateko parte-hartzearekin gara dadin.

Jardunaldiari hasiera emateko, jarduera funtzionalen tailerrak egin ziren (fisikoak eta tekniko-taktikoak). Ondoren izan ziren partidetan, Euskadik Las Abeilles valentziarren, El Clan de Cullera taldearen eta Toledoko Quijoteren aurka jokatu zuen.

Bost jokalari, bi dinamizatzaile eta klubaren delegatua izan ziren Universitario Bilbao Rugby taldearen ordezkariak Euskadiko selekzioan jardunaldi horretan.

GORA UBR!!