
UBRko eta Bera Berako taldeen artean azken aste hauetan jokatutako hirugarren norgehiagoka izango dugu jarraian, eta oraingoan “Gizonezkoen Euskal Ligako” talde donostiarrak jokatuko du Errekaldeko errugbi zelaian. Seigarren jardunaldiari dagokion partida da, eta bilbotarrak multzoko zazpigarren postuan daude, aurkariaren garaipen eta porrot kopuru berberarekin, baina sailkapenean donostiarrak baino bi puntu gehiagorekin. Valtecsa UBR “B” taldean…