Kontuak ez ziren ondo atera 2021eko azken partidan 18 eta 16 urtez azpikoen taldeentzat, biek ala biek galdu baitzuten Getxo eta Bera Bera taldeei egindako bisitetan.

Ondo merezitako atsedenaldia izango dute orain bi taldeek, Eguberrietako jaietan. 16 urtez azpikoen taldea izango da berriro jokatzen lehena, urtarrilaren 8-9ko asteburuan. Bestalde, 18 urtez azpikoen taldea urtarrilaren 16-17ko asteburuan zelairatuko da berriz Bera Beraren aurka.

 

GORA UBR!!