
Errekaldeko errugbi-zelaian jardunaldi bikaina izan zen larunbatean UBR eta Mallorcako Toro RC taldeen artean. Eguerditik aurrera lagunarteko partidak izan ziren, bi klubetako eskoletako taldeen artean, 16 urtez azpikoen eta 14 urtez azpikoen mailan. Bi taldeetako jokalari gazteen jokoaz gozatu ahal izan genuen, bi harrobien kemena eta lan ona erakutsi baitzuten. Arratsaldean, eguneko partida nagusia…