UBRren talde femeninoak garaipena lortu zuen joan den larunbatean Durango Rt. taldearen aurrean.

Arripausuetan jokatu zen partidua, euria goian behean ari zuela. Bilboko taldeak kontrolari eutsi zion, baina Durangoko taldeak ez zuen erraztasunik eman, emaitza ikusita bestelakorik pentsa litekeen arren.

XIIan jokatutako partida honetan, lehen aldiz parte hartu zuten deialdian sartutako jokalari guztiek. Horren ondorioz, jolasaldian aldaketa ugari izan ziren, baina jokaeraren maila ez zen makaldu, Durangon izandako jokalari guztiek partidu bikaina egin baitzuten.

Garaipen garrantzitsua, beraz, Carlonen jokalarientzat, aukera ematen baitie aurretik duten egutegiari baikortasunez begiratzeko eta datorren partidei sentsazio hobeekin aurre egiteko.

Nabarmendu behar da Universitarioko hiru jokalari berrik debuta egin zutela, eta, horrek bide emango du plantillaren errendimenduak eta kalitateak gora egiteko.

DURANGO Rt 0 vs UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY 32.

GORA UBR!!