Maiatzak 18, larunbata. 18:00etan / Bilbao finalaurrekoak. “A” taldea.

Real Oviedo Rugby taldea, Universitario Bilbao taldearen aurkaria izango da Ohorezko B mailara igotzeko promozio faseko finalaurrekoetan.

Gaur, astelehena, Espainiako Federazioan ospatutako zozketak, taldeko aurkaririk zailena jarri du Universitario Bilbao Rugby taldearentzat.

Oviedo Rugby taldea, igoerarako talderik edo hautagairik faboritoena, finalaurrekoetan UBR taldearen etsaia izango da. Oviedo-ko taldea, denboraldi honetan zehar erakutsi duen moduan,garatu duen maila altuko jokoari esker, oso sasoi onean heltzen da bizkaitarren aurka duen hitzordura.

Asturiaseko taldea, inor menperatu barik neurketa honetara ailegatzen da; oraindik ere, ez dio talderik irabazi eta. Multzo harritsua eta ondo egituratua, esperientzia handiko etxeko jokalariekin, kanpotarren talde batez lagunduta, taldeari puntu gehigarri bat emanez.

Universitario Bilbao Rugby taldea, konplexu barik hitzordura heltzen da, beraien aurrean hautagai nagusia eta mundu guztiak faborito gisa jartzen duen taldea izango dutela, zuzenean igo ahal izateko argi edukiz. Baina, Fede eta Torron-en jokalariek denboraldian zehar, sakrifizio eta sufrimendurako ahalmena dutela erakutsi dute. Beraz, finalerdietako hitzordua x bat da talde honen egutegian murgiltzen eta eskalatzen jarraitzeko.

Joaneko partida, Fango-ko polikiroldegian jokatuko da maiatzaren 18an, arratsaldeko 18:00etan. Gainera, neurketa honek, Errekaldeko polikiroldegian ospatu den “Torneo Internacional Rugby Bilbao Hiria” lehiaketari bukaera emango dio.

Txapelketa honek seigarren edizioa du aurtengoa eta, horri esker, kategoria eta adin ezberdineko errugbi-jardunaldi batez gozatzeko aukera ematen du Estatuko zein Frantziako taldeekin batera.

“A” taldeko finalaurrekoen bigarren partidan, Gasteizko Gaztedi Rugby taldeak Galiziako Club Rugby ferrol aurrean hartuko du.