Ezetsi egin da Bilbao Rugby unibertsitarioak aurkeztutako errekurtsoa, Real Oviedo Rugby bidegabe lerrokatuz, Ohorezko B mailarako igoera Fasearen finalerdietako kanporaketan.

Espainiako Rugby Federazioak, Bilboko taldeak, talde asturiarrari okerreko lerrokatze baten ondorioz jarritako errekurtsoa ezetsi egin du. Espainiako Errugbi Federazioko Kirol Diziplinaren Batzorde Nazionalak, maiatzaren 29an burutu zuen bileraren ostean, gaur, maiatzak 30, arratsaldean bizkaiko taldeak planteatu duen erreklamazioaren epaia igorri egin du. Erreklamazioa, finalaurrekoen gurutzaketaren lehenengo partidaren ostean aurkeztu zen, Bilbon, maiatzaren 18an izandako neurketaren ondoren. Hasierako eskabidean, UBR-k aurkeztutako errekurtsoa behin ikusita, federazio-estamentuak, Asturiaseko taldeari zein Asturiaseko federazioari, fitxen aurkezpena eta datuen eskaera eskatu zien, maiatzaren 29ra arte, eskatutakoa aurkezteko denbora utziz.

Batzordea behin bilduta eta iritsitako frogak ikusita, honek, fitxetan dauden datuak ontzat ematen ditu, hasiera batean horiek aurkezpenagatik eta bideratze data falta izateagatik zalantzak sortzen zituelarik.

Hori dela eta, Espainiako Federazioak, Real Oviedo Rugby clubaren hiru jokalari atzerritaren fitxei onarpena ematen die, Gasteizko Gaztedi Rugby taldearen aurka, partida bikoitzan, Ohorezko B mailara igotzeko finala jokatuko duen entitatea izanik, neurketa ekainaren 1ean izango da, lehenengo lehia Oviedon izanik.