UBR klubeko zuzendaritza-batzordeak akordioa egin du Beñat Lavin Monteserinekin, klubeko kirol-zuzendaritza bere gain har dezan.

Lavinek 27 urte ditu, Getxokoa da, gazte-gazterik hasi zen errugbian jokatzen, eta orain dela bi urte bukatu zuen jokalari gisa egindako aldia, Ferrol taldean, Aurreko denboraldian, Getxoko taldeko prestatzaile fisikoa izan zen, eta, aldi berean, emakumeen taldeko entrenatzaile jardun zuen.

Urte honetatik aurrera, UBR klubean arituko da, prestatzaile fisikoko lanetan; hain zuzen, 2019ko abuztuaren 1an hasiko da kargu berrian, eta prestatzaile fisikoko lanekin bateratuko du postua.

Beñat fitxatuta, gure erakundeak eskarmentu handiko profesional gazte bat hartu nahi izan du, proiekzio handia baitu etorkizuneko asmo handiko proiektuari ekiteko.