Gure jokalarientzat, liga hasiera zaila izango da. Aurkaria, gure lurraldean dagoen talde historikoenetarikoa izanik, Getxo RT.

Aurre-denboraldian, UBR eta Getxo elkar lehiatu ziren, neurketa horretan Fadurako taldeak irabaziz.

Liga hasiera honetan, Bilbotarren lerroetan baja ugari sortu dira, honen eraginez, lerro guztietan egokitzapen aldi bat behar izanik. Baina, Eneko Carlon-en neskak, lehiatzen dakite; hortaz, liga modu hoberenean hasteko, amaierararte dena emango dute.

Sartu berri diren jokalariak egiten ari diren lana, bere fruitua ematen ari da; hala ere, aldaketek, egoera orotan bezala, lana beste era batean gauzatzea eragiten dute.

Kostaldean dagoen Getxo hiriaren taldea, partidara faborito gisa helduko da, aurreko denboraldian emakumezkoen ligan bigarren postuan geratu baitzen.

Neurketa, “derby”-a. Errekalden egongo diren zaleak, partida izugarri batez gozatzeko aukera izanik.

GORA UBR!!

Universitario Bilbao Rugby vs Getxo RT.  / 1. Emakumezkoen Euskal Liga.

Irailak 28, Larunbata. 17.00etan. //  Errekaldeko kiroldegia (Bilbao).