UBR talde femeninoa porrot batekin hasi da euskal ligan. Partiduan, aurkako taldea, Getxo RRT, jokoan nagusitu zen hasieratik.

Bisitaria nagusi izan zen arlo guztietan, eta, horrela, ustekaberik gabe gainditu ahal izan zuen lehia.

Getxo taldea ondo aritu zen defentsan, eta, horrela, tokikoak ezin ziren hurbildu: lehen aldian UBRkoek ia ez zuten zelaiaren erdialdetik aurrera egin. Aitzitik, itsasaldeko taldeak argi mugitzen zuen baloia ezkerraldetik, eta emaitza positiboak lortzen zituen ia erasoaldi guztietan.

Bigarren aldian, egoera ez zen aldatu. Pixka bat hobetu ondoren, Uni taldeak arerioaren lerrotik azaltzea lortu zuen, baina saririk eskuratu gabe.

Azken emaitzak bisitarien nagusitasuna islatzen du: 5-47.

 

Hurrengo jardunaldian, bilbotarrek beste derby bat jokatuko dute, Gernika RT taldearen kontra.

Lan eta lan, horixe da UBR taldeak denboraldi honetan duen leloa, kide berriak taldean txerta daitezen lortu nahian.

GORA UBR!!

UBR 5 vs Getxo RT 47.

Euskal Emakumezko Liga. / 1 Jardunaldia.