Orain dela aste batzuk, gure jokalarien garaipena hurbil egon zen, baina, esaera zaharrak esaten duen moduan, “a la tercera va la vencida” eta horrela izan da, hirugarren jardunaldia eta bilbotarren neurketa ikaragarria. Neurketa bizia Fango-n jokatutakoa, bilbotarrak partida gaindituz, lan handi baten sari gisa.

Etsaiaren hasiera distiratsua, abantaila argi bat hartuz, bi entseguren ostean; era horretan, markagailuak 0-14 adieraziz. Donostiako taldearen menpekotasun argia eta UBR-ren jokalarientzako nahi baina ezin garbia.

Baina, aldageletatik bueltan, rolen aldaketa itzela gertatu izan da eta lehenengo zatian etxeko jokalariak ahalmenik gabe ikusten baziren, bigarren zatian oso jokaldi onak egin dituzte.

Joko txukunagoa Carlon-en jokalariek egin dutena, sortutako espazioak aprobetxatuz. Poliki poliki, UBR-ren jokalariek, markagailua murrizten joan dira eta azkenean, neurketa irabazi dute, joko bikain bati esker.

Emakumezkoen Euskal Liga. 3. Jardunaldia. //  UBR 24vs Termas Bera Bera 14.

(Argazkiak: Edu del Fresno)