Hurrengo igandean, UBR-ko emakumezkoen taldeak, ikasturte honetako lehenengo partida etxetik kanpo jokatuko du. Bisita, Euskal Ligako liderraren zelaira izango da, “Única RT unn “, Nafarroako taldea, hain zuzen ere, honek partida guztiak irabaziz.

Nafarroako Unibertsitateko zelaira bisita, Bilboko jokalariek euren maila erakusteko eta egiten ari diren lana bere fruituak ateratzen dituela frogatzeko aukera paregabea da. Egia da, esandakoa orain dela egun batzuk, Bera Bera-ren kontra erakutsi zela eta Eneko Carlon-ek zuzentzen duen taldea hobekuntza jauzi txikia eman zuela ikusi zen. Horretarako kalitatea badu, baina, aurten UBR-k jokalarien artean izandako aldaketek, hasiera ezberdina izatea eragin dute; izan ere, kide berriak taldearen sistemetara eta jokora egokitu behar izan dira.

Etxekoen  alde apustu egiten den neurketa, eta Uni-ko jokalariak irudi oso on bat ematen saiatuko dira, emaitza hoberena bilatuz. Gainera, talde honek soilik gure borrokalariak baino puntu bat gehiago du markagailuan. Bilbotarrentzat neurketa zaila izango da, hitzordu honetara euren lerroetan baja batzuekin helduz.

Emakumezkoen Euskal Liga. 4. Jardunaldia.

Única RT vs UBR.

Igandea, 27. 11:30etan. Iruña.

Zelaia: UPNA- Universidad Pública de Navarra.