Asturiarrak eta bizkaitarrak elkarrekin lehiatuko dira berriz zelaian, igotzeko kanporaketa jokatu eta hilabete batzuk igaro ondoren. Partida hartan, Oviedokoek lehen instantzian zapuztu zituzten bilbotarrek igotzeko zituzten ilusioak.

Orain, berriz, sasoi betean dagoen Universitario taldeari egingo dio harrera Narancok, une honetan zazpigarren postua betetzen baitu taulan, asturiarrek baino bi postu gorago. Narancok, berriz, garaipen bakarra lortu du orain arte jokatutako sei partiduetan, hain zuzen, lehen jardunaldian, Gaztediren kontra.

Alabaina, Oviedoko taldea ondo hornitutako eskuadra da, goi-mailakoa, oraingo sailkapenak bestelakorik aditzera ematen badu ere. Hortaz, zazpigarren jardunaldiko talka gogorra izango da, inondik ere, eta, taldeen arteko berdintasunari erreparatuta, akats gutxien egiten duenak eskuratuko du garaipena.

Talde osoa izango du eskura Oviedok lerro guztietan, gaztetasuna eta beteranotasuna uztartuta, aurten kanpoko zenbait jokalarirekin indartu baitu taldea, eta kalitatezko jauzi nabarmena egin baitu horrela. Nolanahi ere, UBR bezala, Naranco taldearen oinarria etxeko jokalariek eratzen dute.

Bestetik, UBR-k baja batzuk izango ditu partidu honetan, baina berme osoko jokalarien zerrenda eramango du, kokapen guztietan, eta gogoz aterako dira zelaira, azken partiduetan erakutsitako jokaldi onarekin jarraitzeko asmoz.

 

Real Oviedo Rugby vs Universitario Bilbao Rugby. /  Ohorezko B Maila – 7 Jardunaldia.

Azaroak 2 – 16:00etan / Oviedo.