Bilboko jokalariak ligara itzuliko dira larunbatean, Durango RTren kontra jokatuz.

Universitario Bilbao Rugby taldeak partidu-sail bati ekingo dio asteburu honetan, bere ligako taldekoak deitutakoen kontra, eta Durango izango da lehen aurkakoa.

Talde lokala azken postuan dago une honetan, eta garaipena bilatuko dute bilbotarren kontra, ligari jarraipen hobea eman, eta beheko postuetatik alde egin ahal izateko.

Carlonen jokalariek ondo dakite zein garrantzitsua den talka hau, eta zer ekarriko lukeen garaipenak. Zalantzarik gabe, hurrengo asteetan Universitariok izango dituen partiduen sailari ekiteko modurik onena izango litzateke garaipena eskuratzea; jokoan dauden puntuak lortzea ezinbestekoa izango da hurrengo asteei jarrera onarekin ekin ahal izateko.

Funtsezko partidua bi taldeentzat; beraz, aukerei etekina ateratzen asmatzen duen hori izango da irabazlea.

Emakumezkoen Euskal Liga. 5. Jardunaldia.

Durango RT vs UBR.

 Azaroak 9 . 17:30etan.  Durango.

Zelaia: Arripausueta