Barbariansek larunbatean ekingo dio Fangon igoera-faseari, Zornotzako URK taldearen aurka.

Bilbotarrak berriro neurtuko dira Zornotzakoekin; lehen fasean jokatutako partidetan garaitu egin zituzten.

Zornotzakoak maila handiko taldea dira, eta joko zuzena dute. Partidu honetan, garaipena lortzen eta fasea ondo hasten saiatuko dira.

Bestalde, Errekaldekoek badakite ezarritako helburua orain iritsi dela, eta lehenagoko guztiak ez duela zerikusirik izango hemendik aurrerakoarekin. Beraz, datorren larunbateko talka ez da lehendik jokatutakoak bezalakoa izango.

Partidu estua izatea espero da, Barbarians joko ona egiten saiatuko baita, fasea ondo hasteko.

Larunbata, urtarrilaren 25a – 15:30. Errekaldeko kiroldegia – Bilbo.

UBR “B” – Barbarians vs Zornotzako Urgozo. Euskal Ligaren igoera fasea. 1. jardunaldia