Asteburu honetan, zuzeneko lehiakide batekin lehiatuko da UBR, lehen itzulian 36-30 emaitzarekin irabazi zuen Bera Bera historikoarekin.

Gipuzkoako taldea da etxeko jokalariekin jokatzen duen kategoriako bakarra.
Aurreko urteetan, playoff-etarako sailkatzeko ere balio izan die kategoria gorenera igotzeko; baina liga eta lehiaketa bera gero eta zorrotzagoa eta profesionalagoa da, talde gehienak atzerriko jokalari askorekin indartuta daude, eta, ondorioz, bestelako helburu bat lortzeko borrokatu behar dute.

Ohorezko Mailan eskarmentu handia duten jokalariak ditu Bera Berak, besteak beste, Izko, Barandiaran eta Setien, bai eta kalitate handiko jokalari gazteak ere, hala nola Arbe eta maila apalagoetan Espainiarekin nazioarteko jokalariak diren Legorburu eta Azcarreta. Argi eta garbi nabarmentzen da 3/4ko lerro azkarra, edozein defentsa urratzeko gai dena.

Denboraldia ondo hasi ondoren, Gorka Buenoren jokalariek hauspoa galdu dute, 9. postuan kokatu arte.

UBR taldeak espero du hitzordu honetarako jokalariak berriz prest edukitzea eta aurreko jardunaldian Vigon egin zuten partidu penagarriaren ordaina hartu ahal izatea;  izan ere, taldea oso aldatuta egon zen eta denboraldiko alderdirik txarrena erakutsi zuen.

Aurreko asteburuko emaitzek egoera estuagoan jarri dute taldea; hala ere, Universitario ez dago inoren mende, Kote Olaizolan garaipena lortuz gero matematikoki ziurtatuta edukiko du kategorian jarraitzea.

Beraz, esaera zaharrak dioen bezala: “Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna”…

GORA UBR!!

 

AVK Bera Bera R.T. Vs Universitario Bilbao Rugby.

 20. Jardunaldia.  Ohorezko B Maila-”A Multzoa”.

 Otsailak 29. 17:30etan. / Kote Olaizola Zelaia – Donostia.