Barbariansek Zornotzaren aurka jokatuko du igande honetan Zornotzako herrian. UBRk aurkari honen kontra jokatutako partida guztietan irabazi du, bai lehenengo fasean zein fase honetako hasieran. 

Zuazolakoentzat berebiziko garrantzia duen norgehiagoka da; hortaz, bilbotarrak taularen gaineko alderdian jarraitzeko eta igoeraren sugarrari bizirik eusteko partidaren bila joango dira.

UBR, norgehiagokaren faboritoa da, baina, edozein gauza gerta liteke aurretik erakutsi den moduan; beraz, Barbarians gauzak argi izanda bidaiatuko du Bizkaiko herrira eta puntuak lortzeko, jakitun dira aurkariari zelaia lagatu ezin dietela, bertan sorpresarik ez edukiteko.

GORA UBR!!!

Zornotzako URK Vs UBR “B” Barbarians / Euskal Liga-Igoera fasea-6. Jardunaldia.

 Martxoak 8-11:00etan /Zornotza-Larrea kiroldegia.