Bizkaiko itsasaldeko taldea argi eta garbi gailendu zitzaion Universitario Bilbao Rugby taldeari, azken hau etxeko taldearen mende egon baitzen beti.

Getxo argi nagusitu zen erasoan zein defentsan, jokoaren fase estatikoetan menderatu zuen, eta erraz gainditu zuen aurkaria, 45-0 emaitzarekin iritsi baitzen atsedenaldira, zelaian gertatzen ari zenaren isla argia.

Bigarren zatia antzekoa izan zen, eta, gainera, Universitario Bilbaok zenbait akats egin zituen, etxekoei erraztasunak emanez jokoan, eta ez zuen lortu izandako aukera urriak aprobetxatzea.

Horren ondorioz, Getxo Rugby nabarmen gailendu zen arauzko 80 minutuen bukaeran, 88-0 emaitzarekin.

Bi partidu geratzen zaizkio Errekaldeko taldeari denboraldia amaitzeko. Datorren astean Ourensera joango da, abenduan atzeratutako partidua jokatzera; eta hamabost egun barru Fangon lehiatuko da Uribealdea taldearekin, denboraldia ixteko. Denboraldi amaierako bidea markatuko duten bi talka.

Arratsaldean berri on bat izan zen UBR taldearentzat, Alejandro Sáenz taldera itzuli baitzen, eta lehen minutuak jokatu baitzituen lesio luze baten ondoren. Batetik, jokalari baten itzuleraren albiste ona izan arren, bestetik, berriz, beste jokalari bat lesionatu zen Faduran.

Egoera hori -lesioak- eta denboraldi luze eta gogorra dela-eta, asko zailtzen ari di Universitario Bilbao taldearen denboraldi amaiera.

GORA UBR!!

Getxo R.T. 88 Vs Universitario Bilbao Rugby 0 // 21. Jardunaldia. Ohorezko B Maila – “A Multzoa”.