Espainiako Errugbi Federazioak lau ordu baino gehiagoko bilera egin zuen atzo, apirilaren 30ean, bideokonferentzia bidez, koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-krisiaren ondoren alarma-egoera dekretatzearen ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren lehiaketa nazionalen egoera aztertzeko. Bilera horretan, Espainiako Errugbi Federazioko (FER) Batzorde Delegatuak erabaki du, 2019-20 denboraldiaz geratzen den tartean, ez dela FERek antolatutako errugbiko txapelketa nazionalik jokatuko.

Gizonezkoen Ohorezko Mailako Liga eta Ohorezko Mailako B Liga bukatutzat ematen dira, eta 2020ko martxoaren 13an zeuden sailkapenei eutsiko zaie, partida gehiago ez jokatzeko erabakia hartu baita.

Hortaz, VRAC Quesos Entrepinares da Ohorezko Mailako txapelduna, eta Hernani izango da Ohorezko B Mailara jaitsiko den taldea.

DHBn, “A Multzoko” –Universitario Bilbao Rugbyren multzoko- buru zen Getxo RT kategoria gorenera igoko da, gizonezkoen errugbi nazionaleko bigarren mailako hiru multzoetatik lehen posturik onena duelako (egindako puntuen diferentziagatik).

Bestalde, Universitario Bilbao Rugby zortzigarren postuan zegoen martxoaren 13an, eta oraindik bi partida jokatu gabe eduki arren,

DHBn lehiatuko da berriz. Bilboko taldeak denboraldi bikaina egin du, eta, horri esker, aukera izango du datorren ikasturtean estatuko errugbiko zilarrezko kategorian jarraitzeko.

 

GORA UBR!!