Lagun horiek.

Bi urtez gure klub maitearen Senior taldearen buru izan ondoren, erabaki dugu, denboraldi honen amaieran, Senior A taldearen eta Barbarians taldearen zuzendaritza teknikotik ateratzea.

Ziur gaude hori dela erabakirik onena taldearentzat, taldeak hazten eta hobetzen jarrai dezan.

Senior A taldeari dagokionez, bi denboraldi zoragarri izan ditu: iaz Euskal Liga irabazi ondoren DHBra igo zen taldea, eta aurten DHB mailari eustea lortu du, klubaren historian lehen aldiz.

Bestetik, Barbariansek denboraldi bikaina egin zuen aurreko urtean, eta denboraldi honetan ere sekulako ibilbidea egin du ligan, Euskal Ligako 1. mailara igotzeko borroka egin baitu,  Covid19a dela-eta dena airean badago ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu jokalariei, azken finean haiek baitira lorpen horien benetako egileak, haien ahaleginagatik eta dedikazioagatik.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Zuzendaritza Batzordeari, izan duen konfiantzagatik, maitasunagatik eta gure ustez klubean egiten ari diren lan handiagatik.

Hemendik aurrera, atseden hartu eta beste modu batera gozatu nahi dugu taldeaz, harmailetatik etengabe animatuz, gure lagunekin batera; eta, jakina, esan beharrik ez dago: beti egongo gara klubaren eskura, behar den guztian laguntzeko.

Besarkada handi bat eta Aupa UBR!!

STAFF UBR SENIORRA:

Federico Sánchez, Miguel Torrontegi, Iker Uriarte, Unai Zuazola, Iñigo Amiano eta Iñaki Madariaga.