Euskadiko Errugbi Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak gutun bat bidali du Bilbao Rugby “B” (Barbarians) Unibertsitateari plaza bat eskaintzeko 2020-21 denboraldian 1. mailako Euskal Ligan lehiatu dezan.

Euskadiko Errugbi Federazioak hainbat erabaki  hartu zituen aho batez duela egun batzuk izandako bileran, eta horien artean dago honako hau.

Behin federazioaren gutuna jasota, Bilboko klubeko zuzendaritzak gonbidapena onartzeko erabakia hartu du. Beraz, UBR taldeko gizonezkoen bigarren senior taldeak datorren denboraldian euskal errugbiaren maila gorenean jokatuko du.

Barbarians taldearekin batera, 2. Mailako Senior gizonezko Euskal Ligako buru zen Kanpazar Arrasate taldea zuzenean igoko da Lehen Mailara.

Honekin, Bilboko bigarren taldeak, Universitario Bilbao Rugby-Barbariansek, bere hazkundean eta garapenean upilako aurrerapausua  eman du.

GORA UBR!!

Atxikituta duzue Euskadiko Errugbi Federazioak bidalitako gutuna:

https://documentcloud.adobe.com/link/review?uri=urn%3Aaaid%3Ascds%3AUS%3A2d49d967-a2ac-43f6-b25b-493ec19bac7f