UBR Familia:

Zuek eta zuon familiak ondo egotea espero dugu. Klubeko bazkideen edo haien senideen kutsatze kasu batzuk ezagutu ditugun arren, zorionez bakar bat ere ez da larria izan, eta horrela jarraitzea espero dugu.

Guztiok dakigunez, joan den martxoaren 13tik, Eusko Jaurlaritzak hala erabakita, eskola jarduera guztia etenda dago eta ildo bera jarraituz, Bizkaiko Foru Aldundiak ere bertan behera utzi zuen eskola-kirola. Oraintsu, Foru Erakundeak bukatutzat eman du Eskola Kirolaren 2019-2020 denboraldia.

Bestalde, Euskadiko Errugbi Federazioak, apirilaren 29an, amaitutzat eman zituen 2019-2020 denboraldiko kirol-lehiaketa guztiak.

Gizonezkoen kasuan, aurtengo denboraldian ez da txapeldunik, baina Kanpazar-Arrasate eta UBR taldeek mailaz igo dute. Egoera berean daude  M18 eta M16 taldeak ere.

Emakumeen Liga XV txapelduna berriz Getxo RT da. Momentuz, Liga XIIan ez dute txapeldunik izendatu.

Azkenik, Espainiako Errugbi Federazioak, joan den apirilaren 30ean, bukatutzat eman zituen Ohorezko Mailako eta Ohorezko B Mailako Gizonezko eta Emakumezkoen Senior Ligak, 2020ko martxoaren 13an zegozkien sailkapenei eutsiz.

Gizonezkoen Ohorezko Mailako txapeldun izendatu dute VRAC Quesos Entrepinares  eta Universidad de Sevilla CR, emakumezkoetan. Erabaki zuten Hernani CRE gizonenezkoen Ohorezko B Mailara jaistea, Getxo RT gizonezkoen Ohorezko Mailara igotzea, eta Crealia El Salvador emakumezkoen Ohorezko B Mailara jaistea, eta Eibar RT emakumezkoen Ohorezko Mailara igotzea.

Beraz, Bilbao Kirolaken deseskaladaren edo instalazioen irekieraren faseak alde batera utzita, Errugbia amaitu zaigu denboraldi honetan, lehiari dagokionez behintzat.

Hasiera batean, abuztura arte (eta ikusiko dugu noiz, nola eta non) ez lirateke hasiko federatutako taldeen denboraldi-aurreko entrenamenduak, baina, data hori baino lehen egoerak taldekako entrenamenduak egitea ahalbidetuko balu eta egokitzat joko balitz, agian antolatu ahal izango lirateke, baina ez da oso litekeena. Hori guztia, mundu guztiak egin ditzakeen banakako entrenamenduei kalterik egin gabe, eta Senior mailako jokalari lizentziatu edo gorputz-hezkuntzako ikasle batzuen begiradapean.

Bestalde, Klubaren Eguna bertan behera uztea erabaki dugu, irailean edo Gabonetan ere egin baitaiteke. Halaber, Bilbao Hiria 2020ko edizioa behin betiko bertan behera uztea erabaki dugu.

2020-2021 denboraldiaren zain gaude, hasteko bitxia; haren funtzionamendua zehazteko denbora beharko da, eta, beraz, zaila izango da garaiz planifikatzea. Denboraldi arraro horretan, ziurrenik, aurrekoetan baino baliabide ekonomiko publiko eta pribatu gutxiago izango ditugu, eta, beraz, inoiz baino beharrezkoagoa izango da UBRko gure familia txikiko kide guztien batasuna eta lankidetza, klubak azken urte hauetan lortutako guztian atzerapauso bat ez emateko.

GORA UBR!!!