Azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaren dela medio, urriaren 26ko 36/2020 Dekretua aldatzen duena, alegia, prebentzio-neurri espezifikoak ezartzen ditu, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan.
Beraz, honetan argitaratu denez, entrenamenduak etenda geratzen dira, azaroaren 7tik, larunbata, eskola-kiroleko kategorietan (16 urtez azpikoak eta 18 urtez azpikoak), oharpen berriak izan arte.
Jarduera horien mozketaz berri ematea sentitzen dugu; baina, egungo egoeraren ondorioz, erdi-profesional edo profesionalak izendatuta ez dauden taldeen ekintzak bertan behera geratu behar dira.
Lehenbailehen itzultzea espero dugu gure kirola era seguruan eta egokian praktikatzen jarraitzeko orain arte egin dugun bezala.
Jakinaren gainean mantenduko zaituztegu.