Errekalde izango da Valtecsa UBR taldearen aurtengo azken partidaren epizentroa abenduaren 20an. Beharren partida edo derbia da bi lehiakideentzat, bai Uribealdea bai Valtecsa garaipen bakarrarekin joango baitira, eta irabazi behar baitute bigarren itzulia hain estua eta larria izan ez dadin. Eta, jakina, garaipena baita gaitzak sendatzeko eta urtea irribarre batekin amaitzeko erremediorik onena.

Aurreko jardunaldian Eibarri irabazi ondoren iritsiko da hitzordura eguzkilorearen taldea. Garaipen horrek arnasa pixka bat hartzeko aukera ematen die eta, gainera, areago estutuko du taularen beheko aldeko egoera.

Uribealdea jakitun da garaipen batek arnasa hartzeko modua emango liokeela, eta, beraz, Errekaldeko hitzordua, UBR taldearentzat bezala, sari bat duen finala izango da harentzat, bigarren itzulirako oso baliagarria izan daitekeena.

Egurrolaren jokalariek azken egunotan sendotu egin dute plantilla: Fernando Iraizoz argentinarrak, estatuko errugbian esperientzia duen jokalariak, eta Manuel Sánchezek -bera ere argentinarra- bat egin dute haiekin.

Aste bizia honako hau bilbotarrentzat, derbia kontzientziaz prestatu behar baitute, horren garrantziaz jabetuta.

Hitzordu honi begira garrantzi handikoa izango da gogo-aldartea: azken topaketak ahaztu, eta datorren talkan baino ez dute arreta jarri behar. Lavínen jokalariek argi dute zenbateko garrantzia izan dezakeen.

Suspertzeko eta bat egiteko egunak. Hasieran esan dugun bezala, behartsuen derbia izango da, irabazleak hobeto arnastu ahal izango baitu, taulan dagoen berdintasunari erreparatuta.

Uribealdea eta UBR ia urtebete igarotakoan neurtuko dira berriro (2019ko abenduaren 6aren ondotik); izan ere, Covid-19aren ondorioz, bi taldeek ezin izan zuten aurreko denboraldiko itzulerako partida jokatu Fangon.  Baina partida honetan egoera oso bestelakoa izango da, aipatutako derbiaren aldean. Orduan, bilbotarrak une onean zeuden, baina, azkenean, Uribealdeak lortu zuen garaipena, Uniren bolada ona hautsiz.

Etxeko taldeak ahalegina egingo du hori berriz errepika ez dadin, zaleei garaipena eskaini eta urtea ahalik eta hobekien amaitzeko. Sentipen onak berreskuratzeko eta urte berriari hobeto ekiteko garaipena.

VALTECSA UBR vs URIBEALDEA RKE.  ABENDUAK 20 . 12:00etan