UBRko jokalariek denbora luzea itxaron duten arren, azkenean, haien azken partidutik hamar hilabete beranduago, partidu ofizial bat jokatuko dute Carloneko neskek.

Kontrako taldea, Gaztediko arabatarrak, Uni Bilbaorekin eta beste lau talderekin batera “R XV” liga euskaldunean parte hartuko duten taldea da, ligaren amaierako fase ohikoa apirilean izanik.

Hilabete gogorrak izan dira bilbotarren taldearentzat, esfortzu handiz eta autoritateen arauak jarraituz, gogor lan egiteko eta entrenamenduak ahalik eta hoberen jarraitu ahal izateko geldialdi luze honetan.

Baina itxaronaldia bukatu egin da eta orain lehiaketa bat hasiko da non UBR taldeak aurreko denboraldia hobetzeko helburua jarri duen.

Unibertsitarioak taldea indartzen duten jokalari zaharrak berreskuratu ditu liga on bat egiteko eta goiko postuengatik borrokatzeko.

Esconsu Gaztedik, aureko denboraldian bilbotarren aurkako bi partidak galdu zituenak, UBR taldearentzako ezagunak diren aurpegiekin helduko da partidara, zuri-gorrien modura, ligan ahalik eta hoberen hasteko “normaltasunerako” buelta honetan.

UBR vs Esconsu Gaztedi RT – Emakumezko Euskal Liga – 1.Jardunaldia .

Errekaldeko Kiroldegia – Bilbo – Urtarrilak 10 12:00etan

GORA UBR!!