2020a Uribealdearen aurkako derbiaren garaipenarekin itxi zen, eta 2021 UBR taldearentzat dator berriz beste talde bizkaitar batekin, kasu honetan Gernika RT.

Busturialdeko taldea, aurreko kurtsoan UBRren aurkako partiduetan porrot batekin eta garaipen batekin amaitu zuena, postu altuetan heldu da hitzordu honetara eta maila altuarekin bere azken partiduetan, sailkapen taulan ikusi daitekenez.

Gernika RT gogoko moduan dator, baina Lavínen taldea Urbietan bere jokoa zabaltzen zaiatuko da, eta aurreko denboraldian bezala, zergatik ez ezustekoa eman?

Atseden aste hauek bilbotarrei erabilgarri izan dira gizon ezberdinak berreskuratzeko eta saioetan lan egiteko aurreko denboraldian funtzionatu ez zuten zenbait alderdi hobetzeko.

 Gernikaren aurkako derbia jardunaldi garrantzitsuen hasiera izango da talde zuri-gorriarentzat eta erronka jokalarientzat, lehengo fasea ahalik eta hoberen hasteko eta geratzen den kurtsoan zehar ezustekorik ez izateko.

Gernika RT vs Valtecsa UBR – 7.Jardunaldia. Ohorezko B Maila- A Taldea

Gernika urtarrilak 9. 16:00etan.

 

GORA UBR!!