Galiziarrak dira lehen fase honetako azken pelotoia osatzen duten lau taldeetako lehena. Partida horiek erabakiko dute azken sailkapena eta zein posiziotan hasiko diren denboraldiko bigarren zatian.

David Monrealek zuzendutako taldea bosgarren postuan iritsi da jardunaldi honetara, hiru garaipen eta hiru porrotekin, baina UBR-k baino partida bat gutxiago jokatuta. 

Galiziarrek azken aste hauetan baja garrantzitsuak eta esanguratsuak izan dituzte, baina kolpea jo dute mahaian, fitxaketa handi bat eginda: Kalolo Tuiloma, 30 urteko Zeelanda Berriko jokalaria, iraganean Highlanders taldean aritua. Jokalari honekin nabarmen handituko da kalitatea Ourense taldean.

Campus Ourense ondo zaildutako taldea da, eta eskarmentua du kategorian. Ondo antolatuta dago eta dituen jokalariek eragin erabakigarria izan dezakete.

Valtecsa UBR-k zazpigarren postua betetzen du taulan, argi jabetzen da talkak duen garrantziaz, eta galiziarrak lehen taldea direla “etapa” horietan. Izan ere, haiekin neurtuko diren lehiakideak, haiek bezala, ahaleginean ari dira lehen fasea bigarren multzoan ez amaitzen, edo, hala badagokio, bigarren fasera hobeto kokatuta heltzen, zuzeneko aurkarien aurrean garaipenak lortzen.

Bilbotarrek jokalariak berreskuratu dituzte azken egunotan, eta egoera horri esker taldea osatu ahal izan dute, lana hobeto egin ahal izateko.

Talde teknikoa ohartzen da aurrean izango den aurkariaz eta talkaren garrantziaz; izan ere, garaipena lortzen duen taldeak hobeto egin ahal izango dio aurre azken tarteari.

Ourense faboritoa izango da igande honetan; beraz, Bilboko jokalariek aukerak aprobetxatu eta talde gisa lan egin beharko dute, garaipena lortzen saiatzeko.

Partida ez da Errekaldeko Fango zelaian jokatuko. Izan ere, jokalekua homologatzeko arazoak direla-eta, partida Durangoko Arripausuetako instalazioetan jokatuko da. Kluba  lanean ari da, arazo hori lehenbailehen konpontzeko.    

Hori dela-eta, eskerrak eman nahi dizkiegu Durangoko Udalari eta Kirol Zinegotzigoari, topaketa instalazio horietan jokatu ahal izateko eman duten laguntzagatik.  

8. Jardualdia. Ohorezko  B Maila – Valtecsa UBR vs Campus Universitario Ourense RC

Arripausueta – Durango.  – Urtarrilak 17 – 11:45etan.

 

 

GORA UBR!!