Egungo osasun-egoera dela-eta, bihartik aurrera (urtarrilaren 22a, ostirala) Bilbo eremu gorrian sartuko da. Horren ondorioz:

1) Eskola-kirola baliogabetuko da. Bihar, ostirala, ez da entrenamendurik izango.

2) Erdi profesionalak ez diren kirol federatuko entrenamenduak eta lehiaketak bertan behera utziko dira. Gure kasuan, sub16 eta sub18. Gaur, urtarrilaren 21a, osteguna dela, izango da sub16 taldearen azken entrenamendua.

3) Kirol profesionala eta erdi profesionala bakarrik onartuko dira. Gure klubean, senior maskulinoa eta femeninoa.

Espero dezagun egoeraren bilakaerak eta erabakiek aukera ematea ahalik eta azkarren itzultzeko, ohartzen baikara errugbian entrenatzea jarduera segurua dela eta, gainera, osasuntsua eta baliagarria dela gure jokalarientzat.